top of page

MIKOLOGIKA 2015

Asteartea 13. 20:00

SUKALDARITZA IKASTAROA

Tolosako Casino Elkartean eta bertako bazkideei zuzenduta,  sukaldaritza ikastaroa. Perretxikoak izango dira oinarri, eta irakasleak Sonia Tapia eta Xabier Martinez  sukaldariak izango dira, Casino Elkarteko bazkideak beraiek ere

 

Asteazkena 14. 20:00

HITZALDIA

Non: Casino Elkarteko lehen solairuan

Asun Quintana Uriarte-k eskainitako hitzaldia izango dugu: “Boilurra, altxor ezkutua” (La trufa, perla escondida)

  

MIKOLOGIKA 2015 Kartela.jpeg
Osteguna 15. 20:00

SHOWCOOKING ZERKAUSIAN

“ARZAK” jatetxeko ikerketa taldeko Igor Zalakain eta Mikel Sorazu sukaldarien eskutik miko-gastronomia erakustaldia. Perretxikoak erabiliz plater ezberdinak nola prestatu ikasteko eta ondoren dastatzeko aukera izango dute bertara gerturatzen diren ikusleek.

 

Ostirala 16. 09:00:

MENDI IRTEERA

Tolosaldeko ikastetxeetako DBH.1go mailako ikasleak perretxikoak biltzera irtengo dira. Arratsaldean Aranzadiko kideek Tolosako Kultur Etxean sailkatuko dituzte.

 

Onddoek eta perretxikoek zer garrantzi duten ezagutaraztea da helburua, funtsezko elementu baitira ekosistemetan eta bizitzaren zikloan. Era berean, onddo, perretxiko eta inguru naturalaren garrantzia, haiei buruzko ezagutza eta haien aldeko errespetua eta maitasuna ikasleen artean zabaltzea da xedea.

 

Ostirala 16. 19:00:

Elkarteen arteko Pintxo lehiaketa, Zerkausian. Partaideak: 14

 

  • Lizardi, Gure Txokoa, Veleta, Arco Iris, La Jara, San Esteban, Gure Kaiola, Izaskun, Txinparta, Ero Etxe, Kabi Alai, Oargi, Aurrera, Xepla eta Casino

 

Larunbata 17. 12:00

MIKOLOGIKA AZOKA

MIKOLOGIKA azoka, Trianguloan. Tolosa eta Goierrialdeko jatetxe desberdinetako sukaldariek pintxoak prestatuko dituzte, osagai nagusiak onddoak eta perretxikoak izango direlarik.

Hauek dira partaideak:

 

  • Route 33,

  • RK (Hotel Dolarea)

  • Kuko

  • Casa Martínez Jatetxea,

  • Larrea Plater Prestatuak,

  • Olentzo Jatetxea,

  • Astelena jatetxea,

  • Iriarte

  • Solana 4

  • Leaburuko Ostatua (Peñascal Kooperatiba)

  • Botarri

  • Saikin2

  • Asteasuarra

  • Amalur (baieztapenaren zain)

  • Casino Elkartea

 

“Gozona Pasteldegiak” ere bere txokoa izango du eta jardunaldi hauetarako bereziki sortu duen ONDDOGOXO pastela dastatu ahal izateko.

 

Ordutegi berean hasita eta Trianguloan bertan, beste ikuskizun eta erakustaldi hauek ere izango dira ikusgai.

 

  • Tolosaldeko ikasleek Aranzadi Zientzia Elkarteko kideen laguntzarekin bezperan bildu eta sailkatutako perretxikoekin sortutako erakusketa

  • Graffiti erakustaldia, GKo Gallery-ko Garikoitz Muruaren eskutik.

  • BOX.A taldeko Vanessa Alzate eta Ibai Luque-k margogintza tailerra eskeiniko digute..

 

 

Larunbata 17. 20:00

MIKOLOGIKAREN AMAIERA AFARIA

Iaz egitaraura gehitutako ekitaldia da hau, eta jaso zuen arrakasta ikusi eta gero aurten ere mantentzea erabaki dugu. Casino Elkartean , bazkideei eta beraien gertukoei zuzenduta, 80 lagunentzako afaria eskeiniko da. Bazkide bakoitzak 3 lagun gonbidatu ditzake. Izen ematea elkartean bertan egin daiteke.

Menua, noski, perretxiko eta onddoetan oinarrituta egongo da.

 

Urriak 13tik 17ra

ERAKUSLEIHO LEHIAKETA

Tolosa&Co-rekin elkarlanean, Erakuslehio Lehiaketa. Tolosako dendariak, mikologia gai nagusi dutela, beraien erakusleihoak atonduko dituzte, eta bezeroek gustukoena bozkatzeko aukera izango dute. Sari ezberdinak banatuko dira, bai dendarien artean eta baita bezeroen artean ere.

bottom of page