top of page

Mikologia Jardunaldiak 2012

ASTEARTEA, Urriak 19, 20:00etan:

Zampando Setas mikogastronomiako hitzaldia, David de Jorge eta  Roberto Ruizen esku-ahotik, Zerkausian. Hainbat perretxiko mota prestatuko dituzte eta hitzaldiaren amaieran probatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

 

OSTEGUNA, Urriak 21, 20:00etan:

Onddo eta perretxikoen bilketari buruzko hitzaldia, Pedro Pasabanek ahotik, Idiakez jauregian. Mikologoa da eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea.

Zer dira onddoak (oinarrizko sailkapena), zer eginkizun dute eta nola garatzen dira naturan? Zertarako erabiltzen ditugu onddoak? Ezaugarri nagusiak espezie bat definitzeko edo sailkatzeko. Hazteko habitata eta biltzeko garaian dauden ohiturak. 40/45 espezie jangarriren aurkezpena. Toxikotasunari buruzko azalpen orokorrak eta toxikoen eta jangarrien arteko aldeak.

Ondoren, Aranzadi Zientzia Elkarteko Mikologia saileko tolosar kideak omenduko ditugu.

 

OSTIRALA, Urriak 22, 09:00etan:

Tolosaldeko ikastetxeetako DBH 1eko ikasleek irteera egingo dute perretxikotara. Arratsaldean sailkatu egingo dituzte Aranzadiko kideek Kultur Etxean.

Onddoek eta perretxikoek zer garrantzi duten ezagutaraztea da helburua, funtsezko elementu baitira ekosistemetan eta bizitzaren zikloan. Era berean,

Mikologia jardunaldiak KARTELA.jpg
asmoa da ikasleen artean zabaltzea onddo, perretxiko eta inguru naturalaren garrantzia, haiei buruzko ezagutza eta haien aldeko errespetua eta maitasuna.
 
LARUNBATA, Urriak 23:

Trianguloan, 11etatik aurrera, Tolosaldeko jatetxe batzuetako sukaldariek pintxoak prestatuko dituzte, osagai nagusi onddoak eta perretxikoak direla. Bakoitzak 100 pintxo prestatuko ditu eta bertaratzen direnen artean banatuko dituzte. Postu batzuk ere jarriko dira edariekin eta mikologiarekin zerikusia duten produktuekin.

Horrekin batera, plaza horretan bertan, Tolosaldeko ikasleek bezperan bildutako perretxikoak egongo dira ikusgai.

​

bottom of page