MIKOLOGIKA 2013
Asteazkena 16. 20:00:
“Kontuz Perretxikoekin!” hitzaldia Tolosako Casino Elkarteko 1.go solairuan Jesus Salvador Aviles Amat-en eskutik, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Larrialdi zerbitzuetako medikua eta perretxikoek eragindako intoxikazioen tratamenduan aditua.
Osteguna 17. 20:00:
Ekimen miko-gastronomikoa zerkausian. Enrique Fleischmann, Bidegoiango "Bailara Restaurant" - Iriarte Jauregia hoteleko sukaldaria eta Roberto Ruiz, Tolosako "Frontón" jatetxeko sukaldariaren eskutik. Bertan, perretxiko mota ezberdinak sukaldatuko dira eta bertaraturiko guztiek dastatzeko aukera izango dute.
Ostirala 18. 09:00:
Tolosaldeko ikastetxeetako DBH.1go mailako ikasleak perretxikoak biltzera irtengo dira. Arratsaldean Aranzadiko kideek Tolosako Casinoan sailkatuko dituzte.
Ostirala 18. 19:00:
Elkarte-arteko sukaldaritza mikologiko lehiaketa, Zerkausian. Partaideak:
Gure Txokoa, Veleta, La Jara, Txinparta, Yurre, Aurrera, Kabi Alai, Arsenal, Oargi eta Casino.
Baieztatzeko: Arco Iris eta Ero Etxe.
Larunbata 19. 12:00:
Azoka mikologikoa, Trianguloan. Tolosa eta Goierrialdeko jatetxe desberdinetako sukaldariek pintxoak prestatuko dituzte, osagai nagusiak onddoak eta perretxikoak izango direlarik. Hauek dira partaideak:
-
Route 33,
-
RK Jatetxea (Hotel Dolarea),
-
Martinez Jatetxea,
-
Larrea Plater Prestatuak - Jatetxea,
-
Olentzo Jatetxea,
-
Astelena Jatetxea,
-
Solana 4,
-
Leaburuko Ostatua (Fundación Peñascal),
-
Botarri
-
Seikin 2
-
Casino Tolosa.
Horrekin batera, Trianguloan bertan Tolosaldeko ikasleek bezperan bildutako perretxikoak egongo dira ikusgai.